Etiketa: mugati

Mugati, helburuak eta funtzionamendua: abiapuntu proposamen bat

Martxoa 7, 2012 12:57 Idurre

hondarra

Gure Mugati honek helburu batzuek eta gutxieneko funtzionamendu arauak finkatzea eskatzen zuela aipatu genuen azken bileran. Taldetxo bat geratu ginen gure artean gaia aztertu, eta blogaren bidez elkarteari proposamena egiteko. Hor doa, beraz. Proposamen bat besterik ez da, gure ustez abiaburu izan daitekeen zerbait, baina eztaibara guztiz irekia. Are, zuzenketak ez ezik, erabateko zentsura mozioa ere onartzeko prest gaude. Zuek esan.

Izenaz eta izanaz

Otsaila 11, 2012 14:26 mugati

IMG_1289

Larunbat goiz honetan egin dugu bilera, hogeiren bat lagunek, AEKren egoitzan. Asko izan dira mintzatu eta erabaki beharrekoak. Denak ez ditugu argitu eta adostu, sentipenen, bizikizunen eta pentsamenduaren alorrekoekin nahasian joan baitira ekimenen inguruko aipamenak ere.  Alabaina, gauza bat edo beste onartu ditugu, izena eta izanari dagozkionak bereziki.

Nor apuntatzen da ikastarora?

Urtarrila 17, 2012 09:35 hasier

Ez da zaila blog hau erabiltzea, baina hala ere, komeni da pare bat gauza ikastea eta zein aukera ematen dituen jakitea. Horretarako ordubete inguruko saiotxoa egingo dugu ostegun honetan, hilak 19, mediatekan (Mirenek lekua eskatzen badu) arratsaldeko 18etan. Etorri nahi baduzu, bota zeure izena iruzkinetan edota ezin etorri bazara eta beste egunen batean nahiago baduzu ere, jakinarazi, otoi.

Word Press