Itxaro Bordaren ‘Boga Boga’ hautatu dute aurtengo jendaurreko irakurraldirako

Apirila 27, 2013 12:52 Idurre

Ekainaren 5ean egingo da Akelarre elkartearen ekimenez,  Hendaiako Mediatekan, eta jadanik zabalik da parte hartzeko izena emateko epea.  Aurreikuspenen arabera, 9 ordu eta 109 irakurle beharko dira. Animatu!

Ez ahaztu: Mugatiko osteguna dugu bihar

Apirila 10, 2013 22:17 Idurre

Bihar, hilaren 11n, 20:30ean, bilera Hendayesen. Noski, tragoekin eta konpainia onarekin amenizatuta. Ez ahaztu.

Bertsolari filma gaur Varietesen; hitzordua 20:30ean

Martxoa 25, 2013 09:30 Idurre

Asier Altunaren Bertsolari filma emango dute gaur arratsean Hendaiako Varietes antzokian. 20:30ean da hitzordua. Filma ikusteko ez ezik,Asier Altuna zuzendariarekin, Amets Arzallus bertsolariarekin eta Laurent Dufreche montatzailearekin solasteko aukera izango da, baita mokadutxo batzuk dastatzekoa ere.

Bertsolari filma astelehenean Varietes zineman

Martxoa 20, 2013 23:20 Idurre

Zinema euskaraz ikusi ahal izateko parada izango da datorren astelehenean, martxoaren 25ean, Hendaiako Varietes aretoan, 21:00tan.. Zehazki, Asier Altunaren Bertsolari film ezagun eta goraipatua emango dute. Parada bikaina bertsolaritza modu eder eta atsegin batez hurbilagotik ezagutzeko.

Mugatiren osteguna, asteazkenean

Martxoa 10, 2013 21:05 Idurre

Hilabete bakoitzeko bigarren ostegunez izaten da mugatikideon bilkura, baina oraingoan, salbuespentxo bat egingo dugu, eta asteazkenez izango da Mugatiren osteguna. Beraz, hilaren 13an izango da batzarra, 20:30ean, Hendayesen.

Mari Luz Estebanen hitzaldia emakumeez, zutaz, nitaz…

Martxoa 5, 2013 21:03 Idurre

Nortasuna, identitatea, generoa, eraikuntza, emakumea, emakumeak, ereduak, praktikak, feminismoa, maskulinitateak… moda-modako hitz eta gaiak ditugu hainbeste noraezeko garai hauetan. Horietaz arituko da Mari Luz Esteban antropologo eta pentsalari handia Hendaian, martxoaren 16an, larunbatez, Mediatekan, 18:00etan. Etor zaitez, ez zaizu damutuko.

Ganorax taldearen \’Zeoze, o ze!\’ antzeslana, ostiralean

20:48 Idurre

Harremanei buruzko irakurketa batekin gozatzeko prest? Ba zoaz ostiralean, martxoren 8an, Hendaiako Mendi Zola aretora, 20:30ean, eta ikusi Ganorax taldearen \’Zeoze, o ze!\’ antzeslana.

Abadia eremuko Nekatoenea baserria berriro ere idazle bat aterbetzeko prest

Otsaila 26, 2013 22:18 Idurre

Datorren urrian Hendaiako Abadia eremu paregabean egonaldia egiteko aukera izango du idazle batek: Nekatoenea baserrian ostatu emango zaio hilabetez, eta, halaber, mila euroko beka. EKE Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak elkarteak eta EIE Euskal Idazleen Elkarteak sustatzen dute egonaldia. Apirilaren 30era arte aurkez daitezke hautagaitzak.

Mugatiren osteguna, San Balentin egunez

Otsaila 12, 2013 18:42 Idurre

Datorren ostegun honetan, hilaren 14an (ai, San Balentin egun azukretsuz), egingo da Mugatiren hilean behingo bilera, 20:30ean, Hendayesen. Kupidok izango ote du kupidarik!

Ikastola, herri eskola!

Urtarrila 30, 2013 16:24 Idurre

Ikastola.jpeg

Baionako suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari ikastola diruz laguntzeko ezarri dion debekuaren aurka manifestazioa egingo da larunbatean. 17:00etan abiatuko da Geltokitik, Ikastola, herri eskola! lelo hartuta. Hendaiako ikastolaren eraikin berria, eta, ondorioz, ikasleek beren jardueretarako gune egoki bat izatea erabaki horren menpe dago. Baina Hendaiakoari ez ezik, Ipar Euskal Herriko ikastolei eragiten die erabakiak.