Atal honetan sartuko ditugu informaziorako eginda dauden sarrerak

Bertsolari filma gaur Varietesen; hitzordua 20:30ean

Martxoa 25, 2013 09:30 Idurre

Asier Altunaren Bertsolari filma emango dute gaur arratsean Hendaiako Varietes antzokian. 20:30ean da hitzordua. Filma ikusteko ez ezik,Asier Altuna zuzendariarekin, Amets Arzallus bertsolariarekin eta Laurent Dufreche montatzailearekin solasteko aukera izango da, baita mokadutxo batzuk dastatzekoa ere.

Bertsolari filma astelehenean Varietes zineman

Martxoa 20, 2013 23:20 Idurre

Zinema euskaraz ikusi ahal izateko parada izango da datorren astelehenean, martxoaren 25ean, Hendaiako Varietes aretoan, 21:00tan.. Zehazki, Asier Altunaren Bertsolari film ezagun eta goraipatua emango dute. Parada bikaina bertsolaritza modu eder eta atsegin batez hurbilagotik ezagutzeko.

Mari Luz Estebanen hitzaldia emakumeez, zutaz, nitaz…

Martxoa 5, 2013 21:03 Idurre

Nortasuna, identitatea, generoa, eraikuntza, emakumea, emakumeak, ereduak, praktikak, feminismoa, maskulinitateak… moda-modako hitz eta gaiak ditugu hainbeste noraezeko garai hauetan. Horietaz arituko da Mari Luz Esteban antropologo eta pentsalari handia Hendaian, martxoaren 16an, larunbatez, Mediatekan, 18:00etan. Etor zaitez, ez zaizu damutuko.

Ganorax taldearen \’Zeoze, o ze!\’ antzeslana, ostiralean

20:48 Idurre

Harremanei buruzko irakurketa batekin gozatzeko prest? Ba zoaz ostiralean, martxoren 8an, Hendaiako Mendi Zola aretora, 20:30ean, eta ikusi Ganorax taldearen \’Zeoze, o ze!\’ antzeslana.

Mugatiren osteguna, San Balentin egunez

Otsaila 12, 2013 18:42 Idurre

Datorren ostegun honetan, hilaren 14an (ai, San Balentin egun azukretsuz), egingo da Mugatiren hilean behingo bilera, 20:30ean, Hendayesen. Kupidok izango ote du kupidarik!

Ikastola, herri eskola!

Urtarrila 30, 2013 16:24 Idurre

Ikastola.jpeg

Baionako suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari ikastola diruz laguntzeko ezarri dion debekuaren aurka manifestazioa egingo da larunbatean. 17:00etan abiatuko da Geltokitik, Ikastola, herri eskola! lelo hartuta. Hendaiako ikastolaren eraikin berria, eta, ondorioz, ikasleek beren jardueretarako gune egoki bat izatea erabaki horren menpe dago. Baina Hendaiakoari ez ezik, Ipar Euskal Herriko ikastolei eragiten die erabakiak.

Mugatiren Ostegunak: elkarretaratzea abenduaren 13an

Abendua 12, 2012 17:19 Idurre

Mugatikide eta Heindaiako euskaltzale oro: Durangoko ajea gaindituta eta Gabonetako gozoaldiaren zain, plazer handiz gonbidatzen zaitugu abenduaren 13an, ostegunez, 20:30ean, Hendaies ostatuan, egingo dugun hilean behingo bilerara. Gai eta zeregin interesgarriak eta giro goxoa bermatuta. Etor zaitez, beso zabalik hartuko zaitugu.

Maitena, euskararen Pentagonoa

Azaroa 16, 2012 09:40 aldapeko

Azaroaren 15eko bileran hitz egindakoaren eta hitz egin gabekoaren laburpena

Gaiak:

Mugatiren Ostegunak: lehen hitzordua 15ean

Azaroa 12, 2012 23:57 Idurre

Datorren ostegunean, azaroaren 15ean, Mugatiko hileroko bilera zabala egingo da, 20:30ean, Hendayes ostatuan. Etorri, ideia freskoak ekartzera, zein besteek ekarritakoak hobetzera. Estimatua izango zara.

Gure bide galduak antzerki obra Hendaian, irailaren 30ean

Iraila 20, 2012 18:59 amets

Antzerki obraren afitxa

Donostia Saria irabazi duen obra Hendaian