Sarrerak nola lortu

Maiatza 13, 2012 @ 17:07 mugati

HBI-afitxa

 

Maiatzaren 31ean HENRY BENGOA INVENTARIUM ikuskizun poetikoa jokatuko dute Hendaiako Varietés zineman, Bernardo Atxagak, Joxemari Iturraldek eta Xabi Strubellek. Aldez aurretik 250 sarrera jarriko dira salgai eta hementxe erakusten da haiek lortzeko bidea.

(Amaitu da aukera hau. Hemendik aitzinera, Varietéseko leihatilan)

Esan bezala, 250 sarrera jarriko dira salgai bide honetatik, Varietés antzokian sar daitekeen jende kopurua mugatua da eta. Lehiatilan, ez dira 40 baizik jarriko salgai bertan egunean.

Sarreraren prezioa 12 eurokoa da, eta 3 gauza egin behar da sarrerak aurrez eskuratzeko.

1- Zeure izen abizenez transferentzia bat egin nahi dituzun sarrerei dagokien dirua sartuz bi kontu korronte hauetatik batean:

  •  Iparraldeko kontua
  • Hegoaldeko kontua

2- Email bat bidali helbide honetara, zeure izen-abizenak emanez eta zenbat sarrera ordaindu dituzun esanez. (Mugatiko antolatzaileok derrigorrezkoa dugu zuk hau egitea, daudenak baino sarrera gehiago sal ez dezagun).

3- Sarrerak jaso Varietés antzokiko lehiatilan bertan, ikuskizuna hasi baino lehenago. 20etatik eskuratu ahal izango dituzu bertan zeure izena emanda. (Nahi baduzu, zeure izenaz gain, eman zeure lagunena ere. Horrela haiek har ditzakete zuzenki euren izenean egongo diren sarrerak)

Oharra: Hemen bertan joango gara esaten zenbat sarrera geratzen diren. Denak aldez aurretik agortuko balira, hementxe bertan emango genuke jakitera eta eten egingo genuke erosketarako aukera.

 

Internetez salgai geratzen diren sarrerak: 158

 

(Arazo edo galderarik bazenu,  idatzi hona.)

Varietés zinema.


Ikusi mapa handiagoa

 

 

HBI-afitxa, mugati, Creative Commons BY
RSS

Iruzkinak (0 Iruzkina)

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

Harpidetu

Jaso sarrera berriak eposta bidez.