- Hasiera data: 2012-03-31
- Amaiera data: 2012-03-31
- Lekua: Baiona

Martxoak 31 Deiadar manifestaldia eginen da Baionan hizkuntz eskubideen alde. Aldarrikapen ezberdinen artean, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek Baxoa Euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dute. Ez da horren alde egiten duten ekimen bakarra. Izan ere, urtean zehar hainbat ekimen egiten ari dira, artean, duela gutxi abiarazi duten sinadura bilketa. Hona hemen Bernat Etxepare lizeoko ikasleen oharra :
BAXOA EUSKARAZ !
Aurten, berriz ere euskal ikasleok Baxoko azterketak frantsesez pasa beharko ditugu. Bizitza guztian euskaraz ikasi eta azterketak frantsesez egin beharra izugarrizko bidegabekeria da, eta gure hizkuntzari ez zaio merezi duen ezagupenik ematen. Euskaraz egitea eskubide bat da, agintariek onartu nahi ez diguten arren. Mugi gaitezen denok ikasleen eskubideen alde, baxoa euskaraz egitearen alde !
Sinatu petizio hau mesedez, baxoa euskaraz pasa nahi duten ikasle guztiekiko elkartasunez !
Oharra : frantsesez azalduak daude egin beharreko urratsak. Ulertzen ez dutenentzat, iruzkinetan dago euskaraz azalduta.

Iruzkinak (0 Iruzkina)