Postakoak: Txillardegi eta Hendaia

Urtarrila 20, 2012 @ 11:36 mugati

Bidean gal ez daitezen, hemendik aurrera gure posta zerrendan gertatzen diren eztabaida nabarienak jarriko ditugu hemen gaika antolatuta. Hauxe duzu lehena: ez bedi azkena!

Boîte aux lettres La Poste

Posta zerrendan gertatutako guztiak  aurkitzeko bidea egongo da postakoak etiketan klik eginez gero.

 

Txillardegi eta Hendaia

Idurrek 2012eko urtren 16a 19:05):
Idazle eta pentsalari handia Hendaian bizi izan zenez egingo al dugu
hari buruzko zerbait hil den honetan?Egia esateko, nik ez daukat Txillardegik eta haren familiak
derrigorrak estututa Hendaian egin zuten egonaldiaz datu askorik,
baina oker ez banago Jone Forcada emaztea irakasle izan zen ikastolan.
Buruan dabilkidana da garai hartan Txillardegi ezagutu zuten pare bat
lagun guregana bildu, eta haren berri eman diezaigutela jendaurreko
solasaldi baten bidez. Zer iruditzen?
========================================
Mattinek 12/01/16 22:27(e)an,
Kaixo Mattin naiz: Ideia ona iruditzen zait.
70º hamarkadan oker ez banago  bertan bizi izan ziren Akelarre dagoen ondoan. Beno, Baleak elkarteak tokia izan duen ondoko solairuan. Bere semerik zaharrenak, Josebak, Gureak dantza taldea sortzen lagundu zuen eta bertako partaide izan ziren ere Maddi, Mikel eta Jon. Nolakoa zen  Hendaia ekar ditzakegu gogora. Era berean, Gurea Ikastolaren sortzea bete betean hartuko luke ere bai. Baina akaso, euskaltzaleon ikuspuntutik izan duen emankortasuna islatzen saiatzea izan daiteke erronka.Zorionak ideiarengatikMattin
========================================
Hasierrek 2012/1/16
Nire ustez, eta ez nuke antipatiko gertatu nahi, ez du merezi hitzaldiak. Hendaian bizi izana anekdotikoa da Txillardegiren handitasunean, eta handitasun hori ezagutzeko uholdea dugu egunotan: haren hitzak, hari buruzko dokumental biografikoa, prentsa artikulu burutsuak… Berrian, Argian, Garan.. Zer berririk entzungo genuke anekdotatxoren bat ez bada? Nire ustea da, ez duela merezi hitzaldiak, elkarren ondoan denboratxo bat pasatzeko ez bada. Desolé.
hsr
PD. Eztabaida hau, gainera, blogean ere bada. Urtarrilaren 7ko bileran adostu bezala.
========================================

Idurrek Date: Mon, 16 Jan 2012 23:38:27 +0100

Ba, egia esan, ni Hasierren lehendabiziko erantzunarekin pixka bat hoztu egin naiz, neuk ere ikusten dudalako sobredosiaren arriskua. Baina, halaber, interesa ere ikusten diot, anekdotatik haratago Txillardegitik abiatuta Hendaia euskaltzale eta ekintzailea bistaraz dezakeelakoan bainago: ernamuin euskaldun eta euskaltzale hori badela eta aspalditik datorrela. Hori bai, egitekotan laster xamarrean izango luke zentzua, eta alde horretatik sortzen zait zalantza handiena: gai ote garen epe labur batean beste hitzaldi baten antolaketari aurre egiteko, eta, batik bat, ikus-entzule izan daitezkeen horientzat ez ote den bapatean gehiegizko eskaintza; alegia, lehengoan aipatzen genuen saturazioaren arriskua.

========================================

Ametsek 2012eko urtren 19a 10:49

aupa,
interesaren eztabaidan sartu gabe, nik neuk ez nioke ekingo orain hitzaldi horren antolaketari, geure barnera begira bilkura bat komeni zaigu gure ardatzak eta lan ildoak pixka bat finkatzen joateko, eta kanpora begira ikara pixka bat ematen dit hitzaldiak bata bestearen atzetik antolatzen hasteak, erritmoa ere pentsatu behar dugu pixka bat. Ideiaren hazia jarri duenari eskerrak hala ere, ekimen horri eutsi behar diogu.
blogaren eztabaidan pixkat aldenduta nabil, etxetik ere aparte xamar nabilelako aste honetan, baina ongi ikusten dut diozuen dena, ez dakit azaltzerik izanen dudan…
amets

 

========================================

Landerrek Date: Thu, 19 Jan 2012 14:45:29 +0100

Nik uste bate batek interesik badu antolatzea daukala, hitzaldia diot, ez baitio
inori kalterik egingo, ez gure lan-hildoari eta ez gure kausari. Hasi beharko ginateke
pittin bat delegatzen, alegia, gauzak talde txikiagoetan egiten, ze akaso guk ekimen baterako
gogorik ez dugu izango, baina beste batek bai, ezta?
Niri Txillardegirena handi samarra geratzen zeit, baina baten batek nahi badu…
Ametsekin ados nago bilera bat egin beharko genukeela,
gure lan taldea hobe definitzeko, funtzioak ezartzeko eta abar; zer diozue?
Lander.

========================================

Maddi Anek  19/01/2012 16:56

Iepa !
Txillardegiren kontuari dagokionez, nik ez dakit zer esan…
Bilkura bat egin behar dugula, hori bai, guztiz ados nago.
Ta martxoan zerbait egin beharko genukeela ere seguru, euskararen hilabetea izanda. Kezka bat daukat, herriko etxeak banatzen du festen edo antolatzen dituen ekimen ezberdinen egitaraua ? Bixintxoetakoa adibidez, gure etxera ez da informaziorik iritsi. Ta ez da oso normala ahoz aho enteratu behar izatea…Bestalde, lehengoan batzuk galdetzen zuten ea zenbat biztanle zeuden Hendaian. Nik badauzkat datu batzuk, aski esanguratsuak, lehengo urtean bilduak. Herriko etxeko informazioa da beraz pentsatzen dut zehatza izango dela. Jakin nahi duenarentzat, hona :
Biztanleak :
Neguan 14 435 pertsona
udan 50 000
–> populakuntza emendaketa %40,6-koa da negutik udara
Etxebizitzak
guztiak : 10 945  (%100)
lehen etxebizitzak : 6 385  (%58,3)
bigarren etxebizitzak : 4 153  (%37,9)
etxe hutsak : 407  (%3,7)Ondorioak zuek atera.Besterik gabe, ongi izan !
Maddi Ane

========================================

Ihintzak: 12/01/19 22:27(e)an:

Gauon,
ni ere Ametseketa Maddianek  errandakoekin ados: bilkura bat egin beharra legoke. Berriz ere talde zabalean bildu: gainetik bada ere, helburuak, estrategiak/ildo nagusiak finkatzeko. Ondotik “talde ttikian” proposamenak findu/zehaztu … edo berriak landu …
Ongi liteke urtarrila bukatu ainztin egitea…
- Nire ustez lehentasuna orain arte ezker-eskuin euskararen inguruan ibilki diren taldeak zertan ari diren eta  zein helburu duten jakitea litzateke. Errealitatea hurbilagotik ezagutu. Sarea ezagutu (edo harilkatu). Seguruenik honek denbora eskatuko du bainan ezinbestekoa da oinarri egokia eta sendoa osatzeko. Bestela, eEzingo ditugu estrategiak egoki finkatzeko ere.
2- Proiektatuak dauden ekimenen agenda osatu. “Mugati”k ekimen horien bozgoragailu izan behar luke.

Maddi Aneren datauak osatzeko, ez ditut eskuartean bainan atzeman ditzakegu Herriko-Etxean galdeginez: lehen etxebizitza dutenen artean zenbatekoa den “errefuxiatu inmobiliarioen” kopurua? Zenbat frantses atzerritarrena (uste baino handiagoa) ?
Hegoaldetik jin direnen artean, zenbatek dute Hendaia bizi proiektu iraunkor gisara ? Zenbatendako da euskara integratzeko bide jakinik frantses herren direla ?
Zenbateraino da euskara Hendaiako identitate ikur ?

Segi pixkor,
Ihintza

========================================

12/01/21 16:40(e)an, Miren Intxausti(e)k idatzi zuen:

Guztiz ados zurekin Ihintza, bainan hasiko nintzateke:.
-1. Sarasuaren hitzalditik konpartitzen duguna eta ez
         - orain arte egindakoaz (historikoa)
         - egungo egoerarena
         - Helburua/k luzarora eta oso epe ertainera:
                   .euskararen inguruko taldeak eta heien helburuak ezagutu
                   . beste...
                   . Agenda osatzen joan
                   . Hilabetean behin elgar ikusi?
         - Zein metodologiaz arituko garen (garrantzitsuena adostu)
         - Gutxiengo azpiegitura humano eta materiala gure arteko
komunikaziorako eta
           eginbeharrekoak bideratzeko.

Bai, talde handian bildu behar dugu. Nork prestatuko du bilkura? Nork
bideratuko du?
Miren

12/01/22 18:25(e)an, andoni(e)k idatzi zuen:

Txilardegiri dagokienez, bat egiten dut Hasier eta Ametzek erranakoerekin
Andoni

========================================

RSS

Iruzkinak (1 Iruzkin)

  1. maddiane

    Deskubritu berri dut Xaia hitzak zer erran nahi duen. Izan ere, ez bainuen ulertzen atal honek zergatik zuen Xaia izena. Agian egokia litzateke azalpen txikitxo bat gehitzea atalaren hasieran. Zer diozue ?

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

Harpidetu

Jaso sarrera berriak eposta bidez.