Ez da zaila blog hau erabiltzea, baina hala ere, komeni da pare bat gauza ikastea eta zein aukera ematen dituen jakitea. Horretarako ordubete inguruko saiotxoa egingo dugu ostegun honetan, hilak 19, mediatekan (Mirenek lekua eskatzen badu) arratsaldeko 18etan. Etorri nahi baduzu, bota zeure izena iruzkinetan edota ezin etorri bazara eta beste egunen batean nahiago baduzu ere, jakinarazi, otoi.


Ni hantxe izango naiz.
Bainan, mediatekan arratsaldeko 6etan beranduegi da. Ezinezkoa.
Zergatik ez gara gelditzen 5etan?
Eta egia esan, ezer eskatu gabe agertzeko asmoa aipatu nuen… bainan tira! galdetuko dut gaur goizean, beraz ordubik aldean aipatuko dizuet.
Miren, ez egin ezer orduan, ez eskatu bamenik.
Ni 17’30tik libre nago, ea Idurre. Eta hiruok bakarrik bagara, beste nolabait konponduko gara Mediateka gabe. Telefonoz ariko gara, baita Idurrerekin ere.
Beste egun batean errepikatuko duzue? Neri interesatzen zait baina gaur arte ez naiz enteratu…
Lasai, Aliz Itxoin, egingo dugu zerbait, agian larunbat goiz bat Wifia dagoen lekuren batean, etorri nahi duen ororentzat. Oraingoz, Eider, Miren eta Idurre izan dira, eta bakarra bazara, eginen dugu “pertsonalizatua” den zerbait. Hala ere, komeni litzateke nor dagoen interesaturik jakitea, beraz, eman izenak!!!
baina Eider, Miren ta Idurre joan dira? ez nekien. Interesatua ni, ez dut inorrekin komentatu. Arrate naiz.