Txillardegi eta Hendaia

Urtarrila 16, 2012 @ 18:49 Idurre

Idazle eta pentsalari handia Hendaian bizi izan zenez egingo al dugu hari buruzko zerbait hil den honetan?

Egia esateko, nik ez daukat Txillardegik eta haren familiak derrigorrak estututa Hendaian egin zuten egonaldiaz datu askorik, baina oker ez banago Jone Forcada emaztea irakasle izan zen ikastolan. Buruan dabilkidana da garai hartan Txillardegi ezagutu zuten pare bat lagun guregana bildu, eta haren berri eman diezaigutela jendaurreko solasaldi baten bidez. Zer iruditzen?

(ETBko Ispiluan saioa, Txillardegiri buruz, 1992an).


RSS

Iruzkinak (4 Iruzkin)

  1. hasier

    Ez dakit, ba. Sobredosirako arriskua ere badago. Nik uste Txillardegiri buruz jakin nahi duenak, baduela horretarako aukera azken eguneatako idatzi eta ikusentzunezkoekin. Geuk ere, Igandean, Sautrela saioan monografiko ba egin behar dugu… Ez dakit.
    Etxarrik ondo ezagutu zuen hura guztia, eta seguru Mirenek ere baietz, baina ez dakit hain interesgarri egingo zaigun…

  2. Eider

    nire ustez interesgarria da oso.
    gainera, berehalakotasunak badu bere gantxoa.
    eider

  3. hasier

    Nire ustez —eta ez nuke antipatiko edo pelma gertatu nahi—, ez du merezi hitzaldiak. Hendaian bizi izana anekdotikoa da Txillardegiren handitasunean, eta handitasun hori ezagutzeko uholdea dugu egunotan: haren hitzak, hari buruzko dokumental biografikoa, prentsa artikulu burutsuak… Berrian, Argian, Garan.. Zer berririk entzungo genuke anekdotatxoren bat ez bada? Nire ustea da, ez duela merezi hitzaldiak, elkarren ondoan denboratxo bat pasatzeko ez bada. Desolé.

  4. Idurre

    Ba, egia esan, ni Hasierren lehendabiziko erantzunarekin pixka bat hoztu egin naiz, neuk ere ikusten dudalako sobredosiaren arriskua. Baina, halaber, interesa ere ikusten diot, anekdotatik haratago Txillardegitik abiatuta Hendaia euskaltzale eta ekintzailea bistaraz dezakeelakoan bainago: ernamuin euskaldun eta euskaltzale hori badela eta aspalditik datorrela. Hori bai, egitekotan laster xamarrean izango luke zentzua, eta alde horretatik sortzen zait zalantza handiena: gai ote garen epe labur batean beste hitzaldi baten antolaketari aurre egiteko, eta, batik bat, ikus-entzule izan daitezkeen horientzat ez ote den bapatean gehiegizko eskaintza; alegia, lehengoan aipatzen genuen saturazioaren arriskua.

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

Harpidetu

Jaso sarrera berriak eposta bidez.